Euskal Antzerki Topaketen barruan Pantzart konpainia zapatuan eskaintzekoa zen antzezlana bertan behera gelditu da. Haurrei nahiz helduei zuzendutako Hitzak txorabiatzen obra zen eskaintzekoa taldea, baina osasun arazoak tarteko, ez da emanaldirik izango. Beraz, sarrera erosita zuten herritarrei dirua itzuliko diela jakinarazi du udalak.
Zapatuan ez da antzerki emanaldirik izango, baina bihar, osteguna, ostiralean nahiz igandean bai. Bihar, Pez Limboren Harri, orri, ar obra ikusi ahal izango da 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ostiralean, berriz, Mauka konpainiak Lurrun minez lana plazaratuko du leku eta ordu berean. Eta igandean, Zestoako Eromen produkzioaken Guateke antzezlanaz gozatu ahal izango dute herritarrek.