Txakolin dastaketa eta bertsoak, eskutik

Julene Frantzesena 2021ko aza. 4a, 08:37

Getariako Txakolina bertsotan ekitaldia izan zen atzo Basazabal jauregian. Dozenatik gora lagun elkartu ziren han, eta 19:00etan hasita, Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak gidatu zuen txakolin dastaketa. Gainera, Getariako Txakolina gai hartuta, bertsotan aritu ziren Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide