Astelehenean eta asteartean artile bilketa egingo du Landaolak

Julene Frantzesena 2021ko aza. 5a, 08:08

Artilea biltzeko eremu bateko irudia. (Tolomendi)

Lasaoko anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa egun horietan. Artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute 627 45 23 97 telefono zenbakira deituta.

Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak astelehenean eta asteartean artile bilketa egingo du Azpeitian. Lasaoko anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan egingo dute bilketa egun horietan. Artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute 627 45 23 97 telefono zenbakira deituta. Bilketaren egunean ordainagiria aurkeztu beharko dute herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide