Pertsona bat zauritu da Errezil eta Azpeitia arteko trafiko istripuan

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 4a, 15:29

13:20 aldera talka egin dute kamioi batek eta auto batek, Barrenola eta harrobiaren arteko errepide zatian. Ospitalera eraman dute zauritutako laguna eta errepidea garbi dago 14:40tik.

Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute, elkar jota, Errezil eta Azpeitia artean, GI-2634 errepidean, Barrenola eta harrobiaren arteko zatian.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:20 aldera gertatu da ezbeharra, Azpeitiko norantzako erreian. Pertsona bat zauritu da istripu horretan, eta "printzipioz" zauri arinak zituen arren, ospitalera eraman dute. Ordu eta erdi pasa egon dira istripua izan duten ibilgailuak errepidea oztopatuz, baina 14:40tik garbi dago bidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide