Etxebizitza turistikoak

Araudiak dioena

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 18a, 12:07

Erabilera turistikoko etxebizitzak arautzeko dekretuak, besteak beste, honakoak jasotzen ditu:

Etxebizitzaren ezaugarriak

  • Antolaketa. Etxebizitzek logela, sukaldea eta komuna izan behar dituzte. Gainera, gelek atea izan behar dute, pribatutasuna bermatzeko. •
  • Irisgarritasuna. Legeak ezartzen dituen irisgarritasun eskakizunak bete behar ditu.
  • Metro koadroak. Bizilagun kopurua ratio bidez zehaztuko da. Pertsona batentzako etxeek 25 metro koadro izan beharko dituzte; birentzakoek, 33 metro koadro; eta hiru lagun edo gehiagorentzako etxeek, 15 metro pertsonako.
  • Edukiera. Logelak alokatzen dituzten etxebizitzen kasuan, etxebizitzaren erregistroetan zehaztutako edukiera erabiliko da erreferentzia gisa. Gehienez, hamabi pertsona hartu ahal izango ditu, jabeak barne.
  • Garbitasuna. Higienea eta garbitasuna mantendu beharko da. Bezeroak sartu aurretik, etxea garbitu beharko du jabeak.

Jabetza horizontala

  • Estatutu aldaketa. Bizilagun guztiek aho batez hala erabakitzen badute, etxepeko estatutuak aldatu ahal izango dituzte, eraikinean etxebizitza turistikoak debekatzeko.

Segurtasuna

  • Su itzalgailua eta ebakuazio planoa. Sarreratik gertu, itzalgailu bat eta eraikina husteko bideak zehazten dituen plano bat jarri beharko du jabeak.
  • Larrialdietarako informazioa. Larrialdietako zerbitzuen kokapena eta telefono zenbakien informazioa eskuragarri izan behar dute bezeroek. 
  • Arreta zerbitzua. Jabeak telefono bidezko arreta zerbitzua probestu behar du astelehenetik igandera, gutxienez 08:00etatik 20:00etara.

Bereizgarria

  • Etxebizitza edo logela turistikoek bereizgarri bat jarri beharko dute eraikinaren kanpoko aldean.

Asegurua

  • Etxebizitza turistikoen jabeek erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide