Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Landeta

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 4a, 19:04

Gaur hasi da Uztarria komunikazio taldea azaroko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Ohi bezala, askotariko elkarrizketa eta erreportajeak landu ditu Uztarriak hurrengo alean, eta horien artean da Landeta auzoaren inguruan egindakoa. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da.

Azpeitiko Udalak azterlan bat egin du, Landetako hamasei hektareako eremu jakin bat nola egokitu daitekeen ikusteko. Lan hori etorkizunerako ikuspegia izateko egin dute; izan ere, udalaren arabera, ez da erraza Landetako anabasari aterabidea ematea.

Bizilagunek badakite ez dela erraza izango auzora sakoneko aldaketa ekarriko lukeen biziberritzeko plangintza bat martxan ikustea. Hala ere, beren eskaerek zerikusi gehiago dute egunerokoarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide