Datorren azaroaren 14an, igandea, Ixabel Agirresarobe usurbildarraren ipuin kontaketa saioa izango da Ekoetxean, 11:00etan hasita. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko doako saioa izango da, eta aurrez izena eman beharko da 943-81 24 48 telefonora deituta edo museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora mezu bat bidalita.