Miriam Mendozak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko aza. 8a, 09:00

Miriam Mendoza ipuin kontaketa saio batean.

Haur Hezkuntzako 4. mailako haurrei zuzendutako saioa Udal Liburutegian izango da, 17:30ean hasita. Osteguna bitartean eman ahal izango da saiorako izena.

Azaroaren 15ean ipuin kontaketa saioa eskainiko du Miriam Mendozak. Haur Hezkuntzako 4. mailako haurrei zuzendutako saioa Udal Liburutegian izango da, 17:30ean hasita. Osteguna bitartean eman ahal izango da kontaketarako izena liburutegian bertan, 943-15 71 96 telefonora deituta eta Whatsapp bidez 688 81 55 06 telefonora mezua idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide