Bihar hasiko dira San Martin egoitzako astea ospatzen

Julene Frantzesena 2021ko aza. 7a, 10:23

San Martin egoitzaren kanpoaldea.

Aste osorako hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola trikitilarien emanaldia, bingo saioa, txokolate jana, meza, bazkaria eta egoiliarrentzat nahiz horien senideentzako mokadua.

Bihar, astelehena, hasiko dira San Martin astea ospatzen herriko adinekoen egoitzan. Aste osorako hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola trikitilarien emanaldia, bingo saioa, txokolate jana, meza, bazkaria eta egoiliarrentzat nahiz horien senideentzako mokadua. Bihar ekingo diote festa asteari, 11:00etan botako duten txupinazoarekin.

Honako hau da aste osoko egitaraua:

Bihar, astelehena.

11:00. Txupinazoa.

11:00. Mokadua eta Izarra eta Hegoa trikitilarien emanaldia.

Etzi, asteartea.

11:00. Bingoa.

16:00. Txokolate eta txurro jana.

Azaroak 11, osteguna, San Martin eguna.

11:00. Meza.

13:00. Bazkari berezia.

16:30. Bingo berezia.

Azaroak 12, ostirala.

11:00. Imuntzo eta Unai trikitilariekin erromeria.

Azaroak 13, zapatua.

11:30etik 12:30era. Familiekin mokadua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide