Pepe Gil argazkilaria hil da

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 6a, 13:44

Pepe Gil.

Argazkilari trebea, urteetan ehunka eta ehunka irudi egina, ezaguna zen Azpeitian. Azkoitian egin ditu bizitzako azken urteak, baina Azpeitiko parrokian egingo dute bere hileta elizkizuna, bihar, 12:30ean.

Pepe Gil argazkilaria hil da gaur, zapatua, 90 urte zituela. Bihar eguerdian egingo dute haren aldeko hileta Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 12:30ean.

Argazkilari trebea, urteetan ehunka eta ehunka irudi egina, ezaguna zen herrian. Zaragozan (Espainia) jaio zen Gil, 1931n. 1954an etorri zen Euskal Herrira, Donostiara, eta 1958an jarri zen Azpeitian bizitzen. Argazkilaritza denda izan zuen urteetan Elizkalean, baina hedabideetarako egindako lanengatik nabarmendu zen; El Diario Vasco egunkarirako argazkiak egin zituen urte askoan. Lan horrekin zein bestelako bere jardunarekin, milaka eta milaka argazkiko artxiboa osatu zuen; XX. mende erdian hasi eta XXI. mendeko lehen urteak arteko Azpeitiaren eta azpeitiarren lekukotza jaso zuen Gilek bere lanarekin.

Duela bi urte, 2019ko azaroan Gilen ehunka irudiekin osatutako liburua aurkeztu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta hari aitortza egiteko ere aprobetxatu zuten ekitaldia. Ordurako, baina, osasun arazoekin zen Gil, eta haren seme Enrique Gil bertaratu zen omenaldira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide