Egin dute Itaiaren Emakume Eskolako lehen saioa

Julene Frantzesena 2021ko aza. 6a, 14:00

Gaurko saioa Sindikatu Zaharrean egin dute hainbat lagunek.

Gaur, larunbatarekin, egin dute dozenaka lagunek Itaia emakumeen antolakunde sozialistak antolatutako Emakume Eskolako lehen saioa. Sindikatu Zaharrean elkartu dira hainbat lagun, hausnarketa prozesuari bide emateko. Itaiak Euskal Herri osoan antolatuko ditu Emakume Eskolak, emakumeek egunerokoan jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide