Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko 16.000 euro jasoko ditu Azpeitiko Udalak

Andoni Elduaien 2021ko aza. 6a, 14:51

Espainiako Gobernuak diru ekarpena egingo die udalei Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko. Hain zuzen ere, 891.542 euro bideratuko ditu xede horrekin Gipuzkoara, Urola Kostako udalek 107.198 euro jasoko dituzte, eta horietatik 16.000 dira Azpeitiko Udalari iritsiko zaizkionak, PSE-EEren ordezkariek jakinarazi dutenez.

Funts horiek genero indarkeriaren aurkako neurriak garatzeko programak eta proiektuak egiteko erabil ditzakete udalek. Emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko nahiz sentsibilizatzeko kanpainak sustatzeko eta gai horri buruzko informazioa hedatzen laguntzeko materialak egiteko erabili ahal izango dute udalek dirua. Bestalde, udalek lankidetza eta koordinazio tresnak sustatzeko eta laguntza unitateek beren egitekoa gauzatzen laguntzeko aukera izango dute. Halaber, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta informazioa emateko udal zerbitzuak indartu ahal izango dituzte tokiko erakundeek. Profesionalen prestakuntza espezializatura bideratutako jarduerak egiteko baliatu ahalko dituzte udalek funtsak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide