Lagun Onak futbol taldeak urteko batzarra egingo du bihar

Julene Frantzesena 2021ko aza. 9a, 08:33

19:00etarako jarri dute hitzordua Sindikatu Zaharrean, eta hainbat puntu landuko dituzte bilkuran.

Lagun Onak futbol taldeak bihar, azaroaren 10ean, egingo du bazkideen aurtengo Batzar Orokorra. 19:00etarako jarri dute hitzordua Sindikatu Zaharrean, eta hainbat puntu landuko dituzte bilkuran; Zuzendaritza Batzordeak denboraldi honetako nahiz datorreneko hainbat kontu izango ditu hizpide.

Honako hau da batzarreko gai zerrenda:

1.- Agurra.

2.- 2020-2021 denboraldiko kirol jardueraren azalpena.

3.- 2020-2021 denboraldiko kontuen onarpena.

4.- 2021-2022 denboraldiko aurrekontuaren onarpena.

5.- Zuzendaritzaren izendapena.

6.- Galderak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide