Ezohiko itxura hartu du Enparan dorretxeak. Izan ere, aldamioz inguratuta dago eraikina azken egunotan. Kutxa Fundazioarena da herrian hain ezaguna eta historikoa den dorretxea, eta obrak egiten ari dira bertan. Hain zuzen ere, teilatua egokitzen ari dira, eta egun batzuetan itxura hori izango du eraikinak. Kutxa Fundazioa ari da lan horiek egiten.