Askotariko doinuak eta giro ona Gaztetxeko zapatuko kontzertuetan

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 9a, 10:16

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatuta, kontzertu gaua izan zuten joan zen zapatuan Gaztetxean. Zestoako Displasy, Legazpiko Rude Ska eta Azpeitiko No Plaiz taldeak igoko ziren Gaztetxeko oholtzara, eta thrash metal, ska eta punk rock doinuek hartu zuten Gaztetxea, bertan elkartutako ikus-entzuleen gozamenerako.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide