Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Txapelketako jardunaldia izango da zapatuan Garmendipen

Julene Frantzesena 2021ko aza. 10a, 08:20

Garmendipeko bolatokia.

17:00etan hasita 70 bolari ariko dira lehian, Garmendipeko bolatokian, eta Garmendipe taldeko sei-zazpi kidek ere parte hartuko dute.

Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia izango da Azpeitian. 17:00etan hasita 70 bolari ariko dira lehian, Garmendipeko bolatokian, eta Garmendipe taldeko sei-zazpi kidek ere parte hartuko dute. Azken jardunaldia izanik, berdinketa hausteak ere bertan egingo dituzte, baita sari banaketa ekitaldia ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide