Uztarria.eus ez da erabilgarri izango bihar eta etzi

Julene Frantzesena 2021ko aza. 10a, 19:00

Garapen lan batzuk tarteko egongo da geldirik webgunea datozen bi egunetan. Azpeitiko albiste guztiak Urola Kostako Hitzaren webgunean irakurri ahal izango dira.

Urolako Komunikazio Taldea berritze lanak ari da egiten tokiko hedabideen webguneetan azken asteetan. Horren ondorioz, egun batzuetan taldeko webguneak ez dira erabilgarri egongo. Uztarria.eus ataria, esaterako, ez da martxan izango bihar eta etzi, garapen lan batzuk tarteko. Dena den, Azpeitiko albiste guztiak Urola Kostako Hitzaren webgunean irakurri ahal izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide