Bizitza plataformak deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 14a, 08:32

Bizitza plataformak irailean Zestoan antolatutako topaketa. (Argazkia: Nerea Uranga)

Azaroaren 27an izango da manifestazioa Bilbon, eta "osasuna eta askatasuna" aldarrikatuko dituzte bertan.

“Osasuna eta askatasuna” aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Bizitza plataformak hilaren 27rako. “Gizateriaren kontra azken hilabeteetan egiten ari diren krimenak” ere salatuko dituzte, EiTBk Bilbon daukan egoitzatik 16:30ean abiatuko den mobilizazioan. 

Hainbat herritatik antolatu dituzte autobusak protestarekin bat egiteko; tartean, baita Azpeititik ere. Izena eman nahi dutenek 650 43 18 59 telefono zenbakira deitu behar dute. Manifestazioa arratsaldean izango bada ere, 12:00etan hasiko dituzte Bilboko ekintzak, eta jakinarazi dutenez, autobus batzuk goizetik abiatuko dira eta beste batzuk arratsaldean, protestarako. Geltokietako ordutegiak izen ematearen arabera zehaztuko dituztela eta itzulera ordua 20:30ean izango dela jakinarazi du plataformak.

Mobilizazioaren eta plataformaren inguruko informazio gehiago Bizitzaren web orrian dago eskuragarri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide