Maider Etxezabal bigarren, Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketan

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 14a, 12:00

Maider Etxezabal atzo Mungian jokatutako txapelketan.

Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketa jokatu dute Mungian, eta Maider Etxezabal azpeitiarra izan da lehiakideetako bat. Irailean Arabako txapelketa irabazi zuelako sailkatu zen final handira.

Herri kiroletako Euskal Herriko txapelketak jokatu zituzten atzo, Bizkaiko hainbat herritan. Horien artean, emakumeen Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketa jokatu zuten Mungian, eta Maider Etxezabal azpeitiarra izan zen lehiakideetako bat. Lurralde bakoitzeko aurreneko biak sailkatu ohi dira Euskal Herriko finalera, eta Etxezabalek irailean Arabako txapelketa irabazi zuelako eskuratu zuen finalerako txartela. Gipuzkoan ez da lokotx biltze txapelketarik egiten, eta beraz, Arabaren izenean parte hartu zuen azpeitiarrak.

Berez sei lagun ziren atzoko finala jokatzekoak, baina bat azaldu ez zenez, honako hauek lehiatu ziren: Etxezabal eta Zuriñe Frutos Arabaren izenean, Iranzu Onaindia Bizkaiaren izenean eta Ainhoa Iraizoz eta Ainhoa Etxegarai Nafarroarenean. Etxezabalek bigarren postua eskuratu zuen finalean, eta egindako lanarekin "gustura" dagoela azaldu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide