Urtebeteko geldialdiaren ostean, Behobia-Donostia lasterketa jokatu dute gaur, eta ohi bezala, hainbat azpeitiarrek parte hartu dute proban. Guztira, Azpeitiko 75 pertsona –izena ematean bizileku gisa Azpeitia hautatu dutenak– zeuden izena emanda, baina horietatik 64k amaitu dute proba; gainontzeko 11k ez dira helmugara iritsi.
Gizonetan, Unai Zialtzeta izan da azkarrena; 01:11:22 denbora behar izan du hogei kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan, berriz, Ane Alberdi izan da azkarrena; 01:21:08 denbora egin du hark. Bestalde, patinatzaileen kategorian, herritar batek parte hartu du: Ioseba Aizpuruak, hain zuzen ere, eta 48:41 denbora egin du hark.
Lotura honetan ikus daiteke korrika parte hartu duten azpeitiarren zerrenda, eta honako honetan patinatzaileena.