BBCko Local News Partnership taldeko burua da Matthew Barraclough. Erresuma Batuko tokiko komunikabideen eta BBCren arteko elkarlana guztientzako lagungarria dela azpimarratu du Barraclough, eta tokikoen lanari balioa eman die.
2014an, prozesua abiatu zutenean, ez zegoen harreman handirik tokikoen eta BBCren artean, eta proiektu honi esker buelta eman diote egoerari. Gaur egun, lankidetza hiru arlotan ematen da bereziki: BBCk egindako bideoak partekatu, datuen kazetaritza eta datuekin lotutako edukien partekatzean.
Tokiko komunikabide bakoitzak bere ezaugarri propioak dituela jakitun dira BBCn; bai baliabide teknikoei dagokienean, baita giza baliabideetan ere. Hala, elkarlanerako sistema, guztien beharretara egokituta dagoela azaldu du.Komunitatea josten izenpean
Tokikomek antolatutako jardunaldietan izango da Barraclough ostiralean. Local News Partnership. BBC eta toki komunikabideen artean josi duten komunitatea izango da hitzaldiaren gaia.