'Minbizia: eta orain zer?' hitzaldia izango da azaroaren 25ean Basazabal jauregian

Anartz Izagirre 2021ko aza. 16a, 08:30

Minbiziaren aurka Gipuzkoan taldeak antolatu du, eta bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 943-45 77 22 telefonora deituta edo telematikoki.

Datorren azaroaren 25ean, osteguna, Minbizia: eta gero zer? deituriko hitzaldia izango da Basazabal jauregian, 17:30ean hasita. Minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteak —lehengo AECC Gipuzkoa— antolatu du saioa, eta profesionalek minbiziaren diagnostikoaren ondoren eta gaixotasunaren fase desberdinetan gaixotasuna nola tratatu azalduko dute saioan. Miriam Marquez psikologoa eta Ana Ruiz gizarte langilea izango dira hizlariak.

Bestalde, Minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteak pazienteentzat eta senideentzat dituen doako zerbitzuen berri ere emango du saio horretan, eta, gainera, hitzaldian parte hartzen dutenen zalantzak ere argituko dituzte bertan. Horrez gain, elkarteak nabarmendu du "herritar guztiei irekita" daudela, eta informazioa jaso nahi duen edonork 943-45 77 22 telefonora deitu edo gipuzkoa@contrelcancer.es helbidera mezu bat bidal dezakeela.

Solasaldian parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute, eta bi aukera dituzte horretarako: 943-45 77 22 telefonora deituta eta honako lotura honetan telematikoki izena emanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide