Datozen bi ostiraletan boxeo tailerreko saioak izango dira Gaztetxean

Julene Frantzesena 2021ko aza. 17a, 08:00

Boxeoko eskularruak.

Gaztetxean bertan egingo dute tailerra bi egun horietan, 18:00etan hasita. Boxeorako materiala duten herritarrei tresnak saioetara eramateko deia egin diete antolatzaileek.

Boxeo tailerra antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak datozen bi ostiraletarako; hau da, azaroaren 19an eta 26a izango dira bi saioak. Gaztetxean bertan egingo dute tailerra bi egun horietan, 18:00etan hasita. Nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute ikastaroan, eta boxeorako materiala duten herritarrei tresnak saioetara eramateko deia egin diete antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide