Luze itxarotako uneaz gozatu zuten Zallek musika taldeko kideek joan den ostiralean Gaztetxean. Lau urteko lanaren fruitua plazaratu berri du Azpeitiko taldeak, Karakorum izeneko diskoa, eta lan horretan jaso duten musika esperimentala eta instrumentala lehen aldiz jendaurrean eta zuzenean emateko aukera izan zuten Gaztetxeko kontzertuan.
(Argazkiak: Zallek taldeak)