XXXII. Ipuin Kontaketa Zikloaren barruan, Lur Kortak saioa eskainiko du azaroaren 29an, astelehena, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako kontaketa izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da; datorren ostegunera arte izango da horretarako aukera Udal Liburutegiko 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidalita.