Baigera elkartea Jubilatuen Astea ospatzekoa zen datorren astean, baina COVID-19aren pandemiak azken egunetan herrian izan duen bilakaera tarteko, atzeratu egingo dituzte ospakizun ekitaldiak.
Atzo utzi zuten bertan behera lehen ekitaldia; zehazki, igandean 90 urteko herritarrei egitekoak ziren omenaldia eta haren bueltako ekitaldiak utzi zituzten bertan behera. Gaur, berriz, aste osorako prestatutako egitaraua atzeratzea erdietsi dute Baigerako kideek.
Oraingoz ez dute astea ospatzeko data berririk jakinarazi. Baigerako kideek azaldu dutenez, "arduraz" hartu dute erabakia.