"Protokoloen gainetik emozioak bistaratzea" eskatuz elkarretaratu da guraso talde bat

Nerea Uranga 2021ko aza. 19a, 15:17

Atzo arratsaldean Ikasberri ondoko atarian egindako elkarretaratzea. (Argazkia: utzitakoa)

Protokoloen gainetik emozioak bistaratu ditzagun lelo hartuta elkarretaratzea egin zuen atzo, ostirala, arratsaldean guraso talde batek Ikasberri ondoko atarian. Izurritea tarteko ezarritako protokoloek beren seme-alaben "emozioak estaltzen" dituztela salatu zuten atzoko bilkuran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide