Bihar, astelehena, Santa Zezilia eguna izango da, eta egun horren harira kontzertua eskaini zuen Udal Musika Bandak atzo, zapatua, Soreasu antzokian. 18:30ean hasi zen emanadia, eta, guztira, zazpi kantu inguru jo zituzten oholtzan, Unai Frantsesenaren gidaritzapean; esaterako, King cotton (John Philip Sousa), Bolero (Maurice Ravel; moldaketa, Jay Bocook) eta Eagle bend (James Barnes). Hainbat herritarrek kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten antzokian.
(Argazkiak: Urtzi Oteiza)