Bira Zapatistaren barruan, hitzaldia eskaini dute Azoka plazan

Anartz Izagirre 2021ko aza. 21a, 19:15

Bira Zapatistaren barruko hitzaldia, Azoka plazan. (Anartz Izagirre)

Bost zapatistaren esperentzia ezagutzeko aukera izan da gaur Azoka plazako areto nagusian, eta hainbat herritar joan da solasaldia entzutera.

Bizi Bira Zapatista egiten ari dira hainbat kide Europan zehar, eta dagoeneko Euskal Herrira iritsi dira. Gaur, gainera, geldialdia egin dute Azpeitiko Azoka plazan, eta bost zapatistaren esperientzia ezagutzeko aukera izan da bertan. Bertsoekin egin diete harrera solasaldian parte hartu duten hizlariei, eta, ondoren, beren borrokaren nondik norakoak azaldu dituzte protagonistek. Hainbat herritar joan da solasaldia entzutera.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista 1994ko urtarrilaren 1ean altxatu zen Chiapasen (Mexiko hego-ekialdean), indigenen eskubideen alde borroka egiteko. Ordutik, "lana, lurra, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" lortzeko lanean ari dira zapatistak.

Joan zen maiatzean Bira Zapatistari babesa emateko argazkia atera zuten hainbat lagunek plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide