Joan den zapatuan bi familiak mendi buelta bat egin genuen. Gure asmoa, Urrestillatik gertu abiatu eta gainez gain ibili ondoren, Aratzerrekan amaitzea zen. Ezin izan genuen, ordea.
Prestatu genuen ibilbidearen erdian Largarate Goikoa baserria dago. Eta baserri ondo-ondotik pasatzen da bidea. Herri bidea.
Hesiz itxita aurkitu genuen guk. Txakurrekin kontuz iblitzeko zioen kartel batekin. Egia esan, kartelaren behar handirik ez genuen izan zaunkaka ari zitzaizkigun txakurrak ikusteko. Mastin oso handi bat tartean.
Zain egon ginen burdinazko atasaren aurrean, hainbat minutuz luzatzen ari ziren zaunkek etxeko norbait agertuko zenaren esperantzaz.
Gizon bat agertu zen halako batean, eta ikusi gintuen, gugana hurbildu ez bazen ere. Zelaietara (Zelaitera) joan nahi genuela esan genion. Keinuz, modu txarrean, handik alde egiteko esan eta ezkutatu zen berriro.
Zer egin ez genekiela geratu ginen. Taldean haur txikiak geneuzkan, urduritzen hasita. Azkenean, ezagutzen ez genuen mendi bide trakets batetik jaitsi beharra izan genuen, dezenteko zaputzarekin.
Ez da lehen aldia baserri honetan pasabidea hesiz erabat itxita topatzen duguna. Antzeko kontuak jende gehiagori ere entzun dizkiogu, gainera. Ez da bidezkoa. Udalari egoera zuzendu dezala eskatzen diogu.