Urola Erdiko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak hainbat ekintza gauzatu ditu egunotan Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta. Atzo gauzatu zuten Azpeitiko ekintza bakarra: hain zuzen ere, Oh gu hemen tertulia izan zen, 18:00etan, Basazabalen.
Donostiara joateko autobusa
Itaiak azaroaren 25ean, ostegunarekin, egingo duen mobilizazioarekin bat eginez, Urola Erdiko Itaiak autobusa jarriko du Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik hara joan nahi dutenentzat. 18:00etan hasiko da azaroaren 25eko mobilizazioa Donostian, Bulebarrean. Hara joateko autobusa, berriz, 16:50ean irtengo da Azkoititik, 17:00etan Azpeititik, eta 17:10ean Zestoatik. Autobuserako izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, Itaiako kideen bitartez edo Azpeitiko Haginpe tabernan.