Aldarriak plazara, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 22a, 14:19

Ludoteketako erabiltzaileek egindako kartel koloretsu bat jarri zuten plazan Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean. Haien iritziz umeen eskubideak zein diren zehaztu zuten kartelean. 

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, joan zen ostiralean, hilak 20, hainbat ekintza egin zituzten Txiki Txoko eta Iturritxiki ludoteketan. Besteak beste, haurren nahiak eta aldarriak mural batean jaso, eta kartela plazan zintzilikatu zuten. "Osasuntsu egotea, jolastea, lanik ez egitea, eskolara joatea eta familia izatea" izan ziren egindako muralean haurrek idatzi zituzten gauzetako batzuk. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide