Astelehenero bezala, Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten herenegun plazan. 55 bat lagun bertaratu ziren protestara, pentsio publiko duinak aldarrikatzeko. Bereizgarri bat ere izan zuen asteleheneko elkarretaratzeak: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da osteguna, eta egun horren harira prestatutako idatzia irakurri zuten. Egun horretan herrian egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egin zuten plazan elkartutakoek.