Herritarren doinuak izeneko jaialdia egitekoa zen bihar Juan Antxieta musika eskola Soreasu antzokian, Santa Zezilia egunaren bueltan, baina emanaldi hori bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute gaur musika eskolaren arduradunek.
"Herrian dugun osasun egoera dela eta" erabaki dute bihar jaialdirik ez egitea. Erabakiak sor ditzakeen eragozpenak direla-eta barkamena eskatu du ohar bidez musika eskolaren zuzendaritzak.