Gure Eskuk eskualdeko batzarra egin zuen atzo, asteartea, Azpeitian. Hain zuzen, Baigerako aretoan elkartu ziren 19:00etan hasita, eta hogei lagun inguru bertaratu zen hitzordura. Ikasturte berriko erronkak izan zituzten hizpide atzoko batzarrean, eta Gure Eskuko Amalur Alvarezek eta Irati Elizaldek eman zituzten azalpenak.