Gaur, asteazkena, izango da azaroko odol emaileen Azpeitiko hitzordua. Parrokiaren Soreasu auzoko lokalean izango da odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean; lokal horretara sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.
Pandemian hartutako neurriei jarraituz, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua gaur bertan eskatu beharko da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.