Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren aurka mobilizatu dira ikasleak

Ihintza Elustondo

Ikasle Abertzaleek deituta, solasaldia izan da Gaztetxean, eta ondoren, elkarretaratzea egin dute plazan. Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista lelopean gauzatu dituzte ekintzak.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, Ikasle Abertzaleek deituta, ekintzak egin dituzte, Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista lelopean. Hain zuzen ere, lehenik, 11:30ean hasita, hitzaldia izan da Azpeitiko Gaztetxean, Zergatik jasaten dugu emakumeok indarkeria matxista? izenburupean. Ondoren, berriz, 12:30ean, elkarretaratzea egin dute plazan. Herriko ikasle ugari bertaratu dira mobilizaziora.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide