Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontrako aldarriz busti dira eskualdeko herrietako plazak eta kaleak

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 25a, 22:07

Azkoitian, Azpeitian, Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Zarautzen elkarretaratzeak egin dituzte. Orion eta Zestoan, aldiz, manifestazioak egin dituzte, eta jende ugari batu da deialdietara. Aurten, 69 indarkeria kasu artatu dituzte eskualdeko udal gizarte zerbitzuetan.

Euriak atsedetik eman ez duen arren, indarkeria matxistaren kontrako aldarriz busti dira eskualdeko herrietako plazak eta kaleak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako egunean. Azaroaren 25a da gaur, eta tokian tokiko talde feministek, Euskal Herriko mugimendu feministak edo udalek deituta, elkarretaratzeak eta mobilizazioak egin dituzte arratsalde-gau partean eskualdeko herrietan. Azkoitian, Azpeitian, Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Zarautzen elkarretaratzeak egin dituzte. Orion eta Zestoan, aldiz, manifestazioak egin dituzte, eta jende ugari batu da deialdietara. Zestoan, gainera, kandelak piztu dituzte aurten eraildako emakumeen oroimenez. 

Aurten, 69 indarkeria kasu artatu dituzte eskualdeko udal gizarte zerbitzuetan. Errealitatea gordina da oraindik, eta horrekin amaitzeko eskatuz mobilizatu dira beste urte batez eskualdeko herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide