Ginger eta Lamiak taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Sanagustinen

Julene Frantzesena 2021ko abe. 1a, 09:00

Ginger taldea.

Bi talde horiek rock, hardrock eta stoner doinuak eramango dituzte kulturguneko arkupean dagoen agertokira. 19:00tan hasiko dira kontzertuak, eta doakoak izango dira.

Arkupehotsak egitasmoaren barruko bi kontzertu izango dira ostiralean, abenduaren 3an, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ginger eta Lamiak taldeak izango dira arkupeko agertokian, eta bi talde horiek rock, hardrock eta stoner doinuak eramango dituzte hara. Zarauzkoa da Ginger taldea, eta Donostiakoa Lamiak.

Arkupehotsaken barruko emanaldi guztietan bezalaxe, kontzertuak doakoak izango dira. Horrenbestez, kulturgunera sarrera irekia izango da, aforoa bete artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide