Abenduaren 3tik 8ra ez da erabilgarri izango anbulatorioaren sarrera nagusia, eta beraz, sei egun horietan, eraikinaren aldameneko atetik sartu beharko dute herritarrek hara. Osasun zentroko sarrera egokitzeko lanak egingo dituztelako izango da ate aldaketa.