Ostiralean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna izango da, eta Uztarria Komunikazio Taldeak liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Uztarriak.
Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Uztarriak).