Ikusle taldearen saio berri bat izango da gaur Dinamoan

Anartz Izagirre 2021ko aza. 30a, 09:18

'A Sudden Gust of Wind (after Hokusai)' obraren irudia. (Jeff Wall)

Jeff Wall artistaren A Sudden Gust of Wind obra izango dute hizpide gaurko saioan, 19:00etatik aurrera.

Ikusle taldearen saio berri bat izango da gaur, asteartea, Dinamoa sormen gunean. Jeff Wall artistaren A Sudden Gust of Wind (after Hokusai) obra izango dute hizpide solasaldian, eta 19:00etan hasiko da. Edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Ikusle Taldeak joan zen irailean hasi zuen bidea, eta ordutik, hainbat saio gauzatu dituzte. Hileko azken astearteetan elkartzen dira herritarrak argazki edo irudi bat aztertzeko eta horri buruz hitz egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide