Uztarriaren egoitzan izan dira Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak

Julene Frantzesena 2021ko abe. 1a, 15:54

Gaur Uztarriaren egoitzan izan den ikasle taldeetako bat azalpenak entzuten.

Uztarria Komunikazio Taldearen erredakzioa bisitatu dute gaur, asteazkenarekin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako gaztetxoek Uztarriaren eguneroko jardunaren berri jasotzeko aukera izan dute; izan ere, erredakzioko kazetariek Urolako Komunikazio Taldeak –tartean Uztarriak– kaleratzen dituen produktuen eta horiek egiteko ekoizpen prozesuen gaineko azalpenak eman dizkiete horiei. Hainbat galdera egin dituzte, gainera, ikasleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide