Sanjuandegiko pasabideko murala bukatzeko hitzordua jarri dute arratsalderako

Julene Frantzesena 2021ko abe. 3a, 08:33

Joan zen ostiraleko mural margoketako irudia.

Azaroaren 25aren harira, hainbat lagun duela urte batzuk egindako murala berritzen hasi ziren joan zen ostiralean. Bihar jarraituko dute zeregin horretan, 16:00etan hasita.

Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Sanjuandegiko azpiko pasabidean mural bat margotzen aritu ziren hainbat lagun joan zen ostiralean. Duela urte batzuk egindako murala berritzen hasi ziren, eta gaur, ostirala, jarraituko dute zeregin horrekin. Izan ere, 16:00etarako jarri dute horretarako hitzordua pasabidean bertan. Herritarrei murala margotzera animatzeko deia egin die Emakumeen Mahaiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide