Santa Luzia egunaren bueltan jaiak ospatu ohi dituzte Elosiaga auzoan, baina aurten ere ez da horrelakorik izango. Izan ere, oraintsu arte festak ospatzeko asmoa bazuten ere, osasun egoera tarteko, horiek bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.