Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, saltokien atez ateko hondakin bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan. Hain zuzen ere, abenduaren 6an eta 8an, astelehenean eta asteazkenean, 10:00etan bilduko dituzte mota horretako hondakinak. Beraz, merkatariek ordu horretarako atera beharko dute zaborra.