Plazako arkupeetako taberna bi urte betetzear dela eta, urtemuga hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Haginpe kooperatiba elkartekoek gaurko, biharko eta etzirako. Zuzeneko musikak tartea izango du ospakizun egitarauan. Bihar, Raimundo el Canasterok kontzertua emango du 22:00etan; eta zapatuan, Katarsia taldeak eskainiko du kontzertua 18:00etan, eta ondoren DJ Aztakolek girotuko du festa.
Hau da Haginpekoek egunotarako prestatu duten egitaraua:
Gaur, osteguna
- Pintxo poteoa, urdaiazpiko ebakitzailearekin.
Bihar, ostirala
- 19:00. Izar-Haitz garagardo dastaketa.
- 22:00. Kontzertua: Raimundo el Canastero.
Etzi, zapatua
- 18:00. Kontzertua: Katarsia.
- Ondoren, DJ Aztakolen emanaldia.
- 00:00. Brindisa.