Hizkuntza erabiltzearen aldeko aldarriekin eta festa giroan ospatu dute aurten ere abenduaren 3a, Euskararen Eguna, Azpeitiko ikastetxeetan.
Jolasak, musika, dantza, idazleen bisitak, erakusketak, txokolate janak... Askotariko ekintzak izan dituzte batean eta bestean gaurko egunean zehar. COVID-19aren kutsatze olatu berriak etxetik irten ezinda dituen ikasleek ere hartu dute ospatzeko tartea, online bada ere.
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Iraurgi Ikastetxeak eta Urola Ikastolak utzitako irudiotan ikus daitezke gaurko ospakizunetako batzuk.