Sanjuandegiko pasabideko mural berria prest dago joan den ostiraletik. Izan ere, Emakumeen Mahaiak han zegoen mural zaharraren gainean berria egiteari ekin zion Indarkeria Matxistaren Kontra Eguneko ekitaldien harira, eta hainbat herritarrek parte hartu dute margoketan. Azaroaren 26an ekin zioten lanari, eta murala ia-ia amaituta utzi bazuten ere, aste honetan egin dizkiote azken ukituak artelanari. Ainara Azpiazu artista hernaniarra izan da muralaren diseinuaz arduratu dena.