Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak antolatuta, Espazioen gaineko langile kontrola jardunaldia izan da asteburuan Azpeitian. Bi egunetan hainbat solasaldi eskaini dituzte Esklabetan zein Gaztetxean, eta besteak beste, Euskal Herriko okupazio mugimendua, etxebizitzaren inguruko arazoa eta jabetza pribatuaren defentsa mekanismoak izan dituzte aztergai hitzaldi horietan. Bestalde, herriko kaleetan zehar manifestazioa ere egin zuten atzo Askatasun politikoak defendatu, langile kontrolpeko espazioak hedatu! lelopean.
(Argazkiak: Erraki)